ERANTSITAKO EGITURA
OINARRIZKO HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzak (LH) eta Bigarren Hezkuntzak (DBH) Espainiako oinarrizko hezkuntza egituratzen dute. Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta pertsona guztientzako doakoa da, hamar urte irauten ditu eta bost eta hamasei urteren artean garatzen da erregularki.
BIGARREN HEZKUNTZA
Bigarren mailako hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntzan. Derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntza Batxilergoak eta Lanbide Heziketak (LH) osatzen dute. Horren barruan erdi mailako graduak sar daitezke, diziplina artistikozkoak, plastikozkoak eta kirolezkoak. Ikasketa hauek Bigarren Hezkuntzako Institutuetan (HEIs) ematen dira.
GOI MAILAKO HEZKUNTZA
Unibertsitateko ikasketak barne hartzen ditu (Egungoak: Gradua, Masterra eta Doktoretza); desagertzear daudenak: Diplomatura, Lizentziatura eta Doktoretza, Lanbide Heziketak (LH) eta azkenik goi mailako kirol, plastika eta arte heziketak.
ERREGIMEN BEREZIKO HEZIKETAK
Hizkuntzen heziketak – hizkuntzen eskola ofizialen bitartez – heziketa artistikoek eta kirolezkoek erregimen bereziko heziketatzat hartuko dira.