viernes, 9 de diciembre de 2011

GERO ARTE

GERO ARTE

Lauhilabetea bukatu da jada, eta bloga irakasleari erakusteko epea ia heldu da. Hasieran blog hau klaseko lana moduan hasi nuen egiten, baina denborak aurrera joan ahala zera ikasi dut, blog hau lan soil bat baino gehiago dela. Honekin gure bizitzari buruzko hainbat alderdi argitaratu ahal ditugulako, honetan hezkuntzarekin erlazionaturik dauden gaiak bakarrik jorratu ditugun arren orain arte. Baina etorkizunean, hau da, azterketak bukatu ostean eta merezitako oporrak disfrutatu ostean blogarekin jarraitzea espero dut, oraingoan nire bizitzaren beste alderdi batzuk bertan landuz eta jorratuz.

Ikasgai honen bitartez teknologia berriei buruzko ezagutza gehiago barneratu ditudala sentiarazten dut, hala nola, blog bat nola eratu eta horrek eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutzea, diigo eta twitter bezalako web guneak erabiltzea ere oso baliagarria dela jakitea..... Azken finean zera esan dezaket, ikasgai hau lantzea oso baliagarria izan dela gero etorkizunean irakasle moduan aritzerakoan ikasleei baliabide berriak erabiliz gaiak eta zalantzak hobeto argitu ahal izateko.

Espero dut blog honetan argitaratutako sarreretan agertzen den informazioa baliagarria izatea irakurtzen duen edonorentzako, horretarako ere sortu dudalako, jendeari laguntzearren eta ahal bada bizitza pixka bat erraztearren.


Mila esker zuen arretagatik, ondo izan!!!!!


martes, 22 de noviembre de 2011

ERASMUS PROGRAMA (20)

ERASMUS PROGRAMA


ERASMUS programa (ingeleseko izen ofizialaren akronimoa: “Komunitate europarraren Unibertsitateetako Ikasleen Mugikortasunerako Akzio Plana”) administrazio publiko ezberdinen kudeatze plan bat da, zeinekin lagundu eta erraztu egiten den ikasleen eta unibertsitate irakasleen mugikortasun akademikoa Europar Batasunaren Estatu kideen barruan, Europako eta Suitza eta Turkiako Espazio Ekonomikoko hiru herrialdeetakoak ere (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia).

1987an Aegee Europe ikasle elkartearen ekimenagatik eratua izan zen, Franck Biancheri-rengatik eratua (geroago Newropeans talde trans-europearraren presidente izango zena), Delors Komisioaren Hezkuntzaren Komisario europearragatik, Manuel Marín-gatik, bultzatua eta gero babestua, Frantziako Errepublikako (François Mitterrand) eta Espainiako Gobernuko (Felipe González) presidenteen laguntza bereziarekin. Programa hau 1995ean integratu egin zen Sócrates deituriko tamaina handiagoko planaren barruan, 2000. urtetik garatua Sócrates II planean.

Goi-mailako heziketara zuzendua, bere helburua <<kalitatea hobetzea eta goi-mailako hezkuntzaren europear dimentsioa indartzea unibertsitateen arteko elkarlan transnazionala bultzatuz, Europako mugikortasuna kitzikatuz eta gardentasuna hobetuz eta Batasun guztiko ikasketen eta kalifikazioen erabateko miaketa akademikoa>>. Akronimoa eratua izan zen bere ohorean bat egiteko, latinez idazten den filosofoaren, teologoaren eta humanistaren izenarekin, Erasmo de Rotterdam-ekin (1465-1536), alegia.

2007an Sócrates II programa bere hirugarren fasean sartu zen LLL (Lifelong Learning-en akronimoa), zeinek 7000 milioi euroko kantitatea izango duen 2007 eta 2013-ko denbora tarterako. Izatez, programa hau lau azpi-programaz osaturik dago: Comenius, Erasmus, Leonardo da Vinci eta Grundtvig.

Goi-mailako graduko 2.199 erakunde akademikok parte hartzen dute Erasmus ekimenean Sócrates programan murgildurik dauden 31 herrialdeetan.


Erasmus ikasleentzako

Erasmus programan parte hartzeko ikasleek aurretik dituzten baldintzak erdi edo goi-mailako unibertsitate gradu bat ematen egotea eta bere formakuntzaren lehenengo urtea bere osotasunean betetzea dira. Horretaz gainera, Sócrates programarekin elkartuta dagoen estatu baten hiritarrak izan behar dira.

Erasmus programarentzako aukeratuak izaten diren ikasleek hiru hilabete eta urte baten arteko epean burutuko dituzte euren ikasketak beste europar herrialde batean. Behin itzulita, atzerrian egindako euren ikasketak onartuak izango dira euren jatorrizko unibertsitatean.

Ikasleek Erasmus dirulaguntza bat ere eskatu dezakete laguntza ekonomikoa bezala, atzerrian bizitzeagatik dagoen gehiegizko kostuagatik. Herrialde guztietan laguntzazko klaseak eskaintzen dira herrialdeko hizkuntzan ikaslearen sarrarazte egokirako.


qrcode

lunes, 21 de noviembre de 2011

DIRULAGUNTZAK (19)

DIRULAGUNTZAK


Dirulaguntza ikasleei edo ikertzaileei euren ikasketak edo ikereketak aurrera eraman ahal izateko ematen zaien aldizkako ekarpen bat da.

Ekarpen ekonomikoak organismo ofizialetatik etorri daitezke (Espainian, Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren MEC dirulaguntza, administrazio ekonomikoen dirulaguntzak...) edo organismo pribatuena, banketxeak eta aurrezki kutxak, fundazioak, erakundeak... izanda ere.

Dirulaguntzak orokorrak izan daitezke, ikerketa orokorrak burutzeko, edo programa zehatzetakoak izan daitezke, atzerrian egiten diren elkartrukeentzako, edo unibertsitate ezberdinen artean herrialbe bakar baten barruan, “seneca” dirulaguntzak bezala, zeintzuk ikasleen mugikortasuna finantzatzen duten SICUE programaren barruan edo europar herrialde desberdinen barruan (Erasmus deiturikoak, edo munduko gainerakoak, adibidez), erakunde barruko praktiketarako, etab.

Praktiketarako dirulaguntzak ugaritu egin dira azkenengo urteetan, gehienetan lan baldintza hobeak eta soldata handiagoak eskatzen zituzten beste motatako kontratuak ordezkatuz, horrela dirulaguntzadunaren figura sortuz.



qrcode

domingo, 20 de noviembre de 2011

IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA (18)

IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA ("AMPA")


Ikasleen gurasoen elkartea, Espainiaren barruan, eskubide pribatuko izatasunak dira, zeinen helburu nagusia gurasoen edo tutore legalen interesen irudikapena da euren seme-alaben ikas zentroetan.

Erakunde hauek Espainiaren barruan “AMPA” bezala ezagutuak dira.

Antzeko interesak dituzten ikasleen gurasoen elkarteak, aita eta amen iritzia dagokion autoritateen aurrean onartuak dauden federazio edo konfederazioetan elkartu daitezke.


Espainiako konfederazioak

Espainiako nazio esparruko bi Konfederazio nagusiak urrengo hauek dira:


  • “CEAPA” – Ikasleen gurasoen Konfederazio espainiarra.

Izatasun sozial bat da, ez aitorpenezkoa, aurrerabidezkoa eta independentea, 45 Federazio eta Konfederaziogatik osatua, aldi berean ikasleen gurasoen 12.000 elkarte elkartzen dituztenak, unibertsitate hezkuntzakoak ez diren zentro publikoetakoak. Kalitatezko eskola publiko bat lortzeko, hezkuntza demokratizatzeko eta haurtzaroaren egoerak hobetzeko lan egiten du.


  • “CONCAPA” – Ikasleen gurasoen Konfederazio Katoliko Nazionala

1979an sortu zen familiaren interesak sustatzeko eta zera lortzeko, euren seme-alabak, bizitza eskolarrean zehar, euren uste eta sineste katolikoekin bat egiten duen formakuntza bat jasotzeko.



qrcode

sábado, 19 de noviembre de 2011

EKINTZA KONPLEMENTATZAILEEN ETA ESKOLATIK KANPOKO EKINTZEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK (17)

EKINTZA KONPLEMENTATZAILEEN ETA ESKOLATIK KANPOKO EKINTZEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK


ASPEKTUAK
EKINTZA
KONPLEMENTATZAILEAK
ESKOLATIK KANPOKO
EKINTZAK

DEFINIZIOA
Zentroengatik eskola ordutegiaren barruan antolatuak direnei ekintza konplementatzaileak esaten zaie, bere curriculum proiektuari dagokionez eta magistraletatik desberdindutako izaera dutenak, erabiltzen dituen momentu, espazio edo baliabideengatik.
Bere inguruari zabalkuntza bultzatzera zuzenduak daudenei eta bere horizonte kulturalaren zabaltzeari, gizartean sartzeko prestakuntzari edo denbora librearen erabilerari dagokion ikaslearen formakuntza integrala sustatzeari eskolatik kanpoko ekintzak esaten zaie.
NAHITAEZKOTASUNA
Ez dira derrigorrezkoak baina zentroak hainbat neurri hartu behar ditu bertan parte hartzen ez duen ikaslegoari jaramon egiteko.
Ez.
GURASOEN ONARPENA
Ez, zentrotik irtetzea beharrezkoa den aldietan bakarrik.
Izatez ez. Guztiak borondatezkoak dira. Ekintzaren araberakoa izango da.
ORDUTEGIA
Magistrala.
Ez magistrala.
EBALUAZIOA
Bai.
Ez.
KOORDINAKETA BESTE ZENTROEKIN
Ez da beharrezkoa.
Gomendagarria da.
ZENTROAREN PLANAN PARTE HARTZEA
Bai.
Bai.
ONARPENA
Eskolatik Kanpoko Ekintzen Komisioa, Eskola Kontseiluaren barrunbean.
Eskolatik Kanpoko Ekintzen Komisioa, Eskola Kontseiluaren barrunbean.
BULTZATZEA/ANTOLATZEA BURUTZEA
Ziklozko taldeak.
Ziklozko taldeak, A.P.A.k, este erakundeak, udaletxea. 



PROGRAMAZIOA
Ez da zehazten.
Agertu beharreko proposamena:
  1. Ekintzaren izendatzea.
  2. Garatu egingo den ordutegia eta tokia.
  3. Langileak (zentroari izendatua, kontratatutako langileak, borondatezko langileak edo udaletxea).
  4. Kostua eta finantzatze formula.
GURASOENGANAKO INFORMAZIOA
Bai. Behin Eskola Batzordeagatik onartuak direnean.
Bai. Behin Eskola Batzordeagatik onartuak direnean.


FINANTZATZEA
Lortutako errekurtso ekonomikoak:
  1. Zentroaren funtzionamendu gastuak (behin Eskola Batzordeagatik onartua denean).
  2. Administrazioaren Presupuesto Orokorrak.
  3. Edozein erakunde publiko edo pribatuarena.
  4. Erabiltzaileen ekarpenak.
Lortutako errekurtso ekonomikoak:
  1. Zentroaren funtzionamendu gastuak (behin Eskola Batzordeagatik onartua denean).
  2. Administrazioaren Presupuesto Orokorrak.
  3. Edozein erakunde publiko edo pribatuarena.
  4. Erabiltzaileen ekarpenak.
ERABILTZAILEEN ORDAINKETAK



Erabiltzaile batek ordaindu nahi ez duen aukera ez da begiesten.
Gizarte baldintza txarrak dituzten ikasleei laguntzak ematea begiesten da (behin Eskola Batzarrak onartzen duenean).
Lortzen diren irabaziak funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.
Ordaintzen ez badu ez du parterik hartuko.
Gizarte baldintza txarrak dituzten ikasleei laguntzak ematea begiesten da (behin Eskola Batzarrak onartzen duenean).
Lortzen diren irabaziak funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.
LAGUNTZAK
Zonalde gaitzetxietan kokaturik dauden Zentroetarako begiesten da.
Zonalde gaitzetxietan kokaturik dauden Zentroetarako begiesten da.
qrcode

jueves, 17 de noviembre de 2011

HEZIKETA BEREZIA (16)

HEZIKETA BEREZIA


Heziketa berezia edo heziketa diferentziala hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzako zuzenduak daudenak dira, superhornidura intelektualak edo gaigabezi psikiko, fisiko edo sentsorialak eragina. Behar guzti horiek kidatzera zuzenduak dauden ekintzak hartzen ditu kontuan era orokor batean heziketa bereziak, ohizko edo zehatzak diren zentroetan izanda.

Arazo sentsorialak dituzten pertsonak (orokorrean entzutezkoak eta ikusizkoak) Espainian tratatuak izan arren XVI. mendetik hona,  heziketa berezia terminoaren hartze legala gaur egungoa da eta gaur egun oraindik mantentzen duten beste herrialdetakoak (adb: Hegoameriketakoa) ordezkatzera etorri da, besteak beste, defektologia, konotazio negatibo argiak dituena.

XX. mendearen azkenengo urteetan Espainian eta beste zenbait herrialdeetan heziketa berezia terminoaren ordezkapena proposatu egin da hezkuntza premia bereziengatik. Warnock informearen gomendioei jarraituz, 1978. urtean argitaratua eta urrengoko hamarkadan zehar zabaldua. Definizio berri honek zera suposatzen du, oinarrizko heziketaren sorkundean enfasia egitea hiritartasunari eskaintzen zaion zerbitzu bat bezala ahalezko handienak lortzeko eta beraz, sistema hori behartuta dago laguntza eta baliabide tekniko eta humanitarioak ematera ikaslegoaren eskasiak kidatzeko ezinbestekoak diren oinarrizkon ikaskuntzetan helduen bizitzari aurre egiteko.



qrcode

miércoles, 16 de noviembre de 2011

EBALUAZIO SISTEMAK (15)

EBALUAZIO SISTEMAK


Irakasleak objektiboki ebaluatu egin behar du ikasle bakoitzak kurtsoan zehar izan duen errendimendua, bai ezagutzak jabetzeari dagokionez baita lan edota praktiken burutzeari dagokionez ere. Era bereko ebaluazioa sahiesten duen subjektibitatezko efektu bat gertatzea ekiditu behar da. Ebaluazioak urrengoko puntuak kontuan hartu beharko ditu:


  • Ea proposatutako helburuak lortu egin diren eta zein mailatan.

  • Metodo, programa eta orientazioari begira ea beharrezko datu guztiak ematen dizkigun erabakiak hartzerako orduan.

  • Metodo didaktiko propioak ebaluatzea.

  • Ikasleari bere esfortsuaren eraginkortasunez jakinaraztea eta bere ikasketa gidatu.

  • Bere kontu onak positiboki sendotu eta ikasitakoa argitu.


Ahozko ebaluazioak ikaslearengatik ikasitakoa askoz hobeto ezagutzen ahalbidetzen du, eta aldi berean bere aditze arazoak zeintzuk diren jakin ditzakegu. Doktoretza klaseetan dagoen ikasleen zenbakia baxua denez, ebaluazio mota hau aurrera eraman daiteke ikasle talde oso handiak sortzen dituzten era praktikoko arazorik gabe.

Dagokigun gaiari begira, gai zehatz bati buruzko azalpena edota lan edo praktika baten garapenari buruz ahozko ebaluazio probak dituen askotariko sistema bat erabiliko dugu. Lanak era egoki batean baloratu egin behar dira eta ebaluazio prozesuaren atalik garrantzitsuena osatu behar dute.



qrcode