jueves, 20 de octubre de 2011

HEZKUNTZA SISTEMARI ERANTSITAKO EGITURA (2)

Post hau eratu dut oinarrizko, bigarren, goi mailako eta erregimen bereziko heziketaren inguruan jakin behar den oinarrizko informazioa ematen duelako, horrela hobeto ulertu ahal baitugu zeintzuk diren Hezkuntza Sistemaren maila desberdinak.

 

ERANTSITAKO EGITURA


OINARRIZKO HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzak (LH) eta Bigarren Hezkuntzak (DBH) Espainiako oinarrizko hezkuntza egituratzen dute. Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta pertsona guztientzako doakoa da, hamar urte irauten ditu eta bost eta hamasei urteren artean garatzen da erregularki.

BIGARREN HEZKUNTZA

Bigarren mailako hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntzan. Derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntza Batxilergoak eta Lanbide Heziketak (LH) osatzen dute. Horren barruan erdi mailako graduak sar daitezke, diziplina artistikozkoak, plastikozkoak eta kirolezkoak. Ikasketa hauek Bigarren Hezkuntzako Institutuetan (HEIs) ematen dira.

GOI MAILAKO HEZKUNTZA

Unibertsitateko ikasketak barne hartzen ditu (Egungoak: Gradua, Masterra eta Doktoretza); desagertzear daudenak: Diplomatura, Lizentziatura eta Doktoretza, Lanbide Heziketak (LH) eta azkenik goi mailako kirol, plastika eta arte heziketak.

ERREGIMEN BEREZIKO HEZIKETAK

Hizkuntzen heziketak – hizkuntzen eskola ofizialen bitartez – heziketa artistikoek eta kirolezkoek erregimen bereziko heziketatzat hartuko dira.

qrcode

jueves, 13 de octubre de 2011

INFORMAZIO ITURRIAK

INFORMAZIO ITURRIAK


Blog honetan aurkitu ahal izango duzuen zenbait informazio hurrengo orrialdetatik eskuratu egin dut, bertatik garrantzitsuena aukeratuz eta egokituz. Haietan informazio interesgarri asko agertzen da Espainiako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemari buruz. Hala ere, ez ditut bakarrik hemen agertzen diren link-ak erabiliko informazioa eskuratzeko, denborak aurrera joan ahala beste informazio toki gehigarriak aurkitu ahal baititut.