viernes, 9 de diciembre de 2011

GERO ARTE

GERO ARTE

Lauhilabetea bukatu da jada, eta bloga irakasleari erakusteko epea ia heldu da. Hasieran blog hau klaseko lana moduan hasi nuen egiten, baina denborak aurrera joan ahala zera ikasi dut, blog hau lan soil bat baino gehiago dela. Honekin gure bizitzari buruzko hainbat alderdi argitaratu ahal ditugulako, honetan hezkuntzarekin erlazionaturik dauden gaiak bakarrik jorratu ditugun arren orain arte. Baina etorkizunean, hau da, azterketak bukatu ostean eta merezitako oporrak disfrutatu ostean blogarekin jarraitzea espero dut, oraingoan nire bizitzaren beste alderdi batzuk bertan landuz eta jorratuz.

Ikasgai honen bitartez teknologia berriei buruzko ezagutza gehiago barneratu ditudala sentiarazten dut, hala nola, blog bat nola eratu eta horrek eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutzea, diigo eta twitter bezalako web guneak erabiltzea ere oso baliagarria dela jakitea..... Azken finean zera esan dezaket, ikasgai hau lantzea oso baliagarria izan dela gero etorkizunean irakasle moduan aritzerakoan ikasleei baliabide berriak erabiliz gaiak eta zalantzak hobeto argitu ahal izateko.

Espero dut blog honetan argitaratutako sarreretan agertzen den informazioa baliagarria izatea irakurtzen duen edonorentzako, horretarako ere sortu dudalako, jendeari laguntzearren eta ahal bada bizitza pixka bat erraztearren.


Mila esker zuen arretagatik, ondo izan!!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario