jueves, 10 de noviembre de 2011

ARTE EDERREN ETA DISEINUAREN HEZIKETAK (9)

Arte eta Diseinu Heziketak

Arte heziketak honako hauek dira:

a)      Musika eta dantzaren oinarrizko heziketak.

b)      Arteen lanbide heziketak. Musika eta dantzako lanbide heziketek egoera hau dute, baita arte ederren eta diseinuaren erdi-mailako eta goi-mailako graduek ere.

c)      Goi-mailako heziketa artistikoak. Musika eta dantzako goi-mailako ikerketek, arte dramatikoaren heziketek, ondasun kulturalen atxikitze eta zaharberritzeari buruzko heziketek, diseinuzko goi-mailako ikerketek eta arte ederren goi-mailako ikerketek egoera hau dute. Horien guztien artean zeramikaren eta beiraren goi-mailako ikerketak ere kontuan hartzen dira.


Arte ederren eta Diseinuaren Heziketak

Arte ederren eta diseinuaren heziketak kormakuntza ziklo zehatzetan antolatuko dira. Arte ederren eta diseinuaren heziketen erdi-mailako gradura sartzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren agiria izatea beharrezkoa izango da, eta gainera beharrezkoak diren ezagutzak baloratu egin behar dira proba zehatz bat gaindituz.

Batxillergoko agiria dutenek eta lantzen diren heziketak era egoki batean lantzen direla ziurtatzen duen proba bat gainditzen dutenek, arte ederren eta diseinuaren goi-mailako gradura sartu ahal izango dira. Baldintza akademikoak ez dituzten ikasleen artean, sartze proba bat gainditzen dutenek ere parte hartu ahal izango dute erdi-mailako eta goi-mailako heziketa hauen graduetara. Bide honetatik erdi-mailako formakuntza zikloetan parte hartzeko gutxienez hamazazpi urte eduki behar dira, eta hemeretzi goi-mailako graduan sartzeko.

Arte ederren eta diseinuaren erdi-mailako gradua gainditzen duten ikasleek Arte Ederren eta Diseinuaren Teknikari agiria jasoko dute dagokion espezialitatean. Arte Ederren eta Diseinuaren Teknikari agiriak batxillergoko artearen modalitatean zuzenean sartzea ahalbidetuko du. Arte ederren eta diseinuaren goi-mailako gradua gainditzen duten ikasleek Arte Ederren eta Diseinuaren Goi-Mailako Teknikari agiria jasoko dute dagokion espezialitatean.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario