lunes, 14 de noviembre de 2011

IRAKASLEA (13)

IRAKASLEA


Irakaslea, profesionalki irakaskantzan diharduen pertsona da, ezagutza azalera batean, ikasgai, diziplina akademiko, zientzia edo artean espezializatua dagoena. Irakasten duen baloreen, tekniken eta ezagutza orokorren edo zehatzen transmizioaz aparte, irakaslearen funtzio pedagogikoaren atal bat ikaslearentzako aprendizaia erraztean datza, honek ahalik eta hoberen eskuratu dezan.

Bai irakaslea bai ikaslea, irakaskuntza-ikaskuntza prozezuaren agente eraginkorrak dira. Irakaste funtzioekin batera, irakasleek ikerketa funtzioak burutzen dituzte (batez ere unibertsitate arloan), etengabeko formakuntzazkoa (irakaslegoaren formakuntza) eta ikastetxeen antolatze eta zuzentze jarduerak. Funtzio horietako bat funtzio tutoriala da, zein lehen eta bigarren hezkuntzaren kasuan ikasleengan eta haien familiengan zentratu egiten da (arlo honetan espezializatuak dauden irakasleengatik burutua denean hezkuntza orientazioa deitzen zaio) eta goi-mailako hezkuntzaren kasuan ikasleei buruzko ikerketa jardueren zuzendaritzan datza, tesi doktoralak bezala (kasu batzuetan hezitzailearen irudia ematen da).

Irakaskuntza maila guztietako hezitzaileek irakasle izena hartzen dute: haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta goi-mailako hezkuntza. Askotan beste izendatze batzuk jasotzen dituzte, maisu/maistra bezala, edo maila administrazio eta akademiko desberdinak (katedratikoa, irakasle titularra, erantsitako irakaslea, irakasle laguntzailea, irakasle bisitatzailea, elkartutako irakaslea, denbora-tarte baterako irakaslea, numerarioa ez den irakaslea, erretiratutako irakaslea). Anglosaxoien sistema unibertsitarioan professor, chair, Regius Professor, lecturer, fellow, teaching assistant etab. bezalako esaerak erabiltzen dira. Frantzesen hezkuntza sisteman maître de conférences, maître assistant, agrégé, professeur, professeur émérite etab. bezalako esaerak erabiltzen dira.

Irakasleen eguna urriaren 5ean ospatzen da.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario