martes, 8 de noviembre de 2011

UNIBERTSITATEAREN ETAPA (7)


ETAPAK

Unibertsitatea


Universĭtas hitz latinetik dator. Unibertsitatea goi-mailako hezkuntza erakunde bat da, hainbat gradu akademiko ezberdin ematen dituena. Erakunde hauek, fakultateetatik aparte, sail, unibertsitate eta ikerketa zentro ezberdinak euki ditzakete bestelako erakundeetaz aparte.

Kontzeptu honek erreferentzia egin diezaioke bai erakundeari bai katedrei zuzenduak dauden eraikin edo eraikinen multzoei. Adibidez: “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen dudanean, unibertsitatera joango naiz medikuntza ikastera”, “unibertsitate publikoa herrialdeko ospetsuena da”, “ezin da unibertsitatera heldu garraioen greba baitago”.

Unibertsitateen ezaugarriak herrialde bakoitzaren araberakoak dira, baita dagoen aldi historikoaren araberakoa ere. Historialarien ustez Goi-mailako Eskola da unibertsitaterik zaharrena, Txinan sortu zena Yu aldian (k.a. 2257 - k.a. 2208). Pertsiako Edesa eta Nísibis eskolek gaur egungo unibertsitateekin antzekotasun handiagoak dituzte, IV. mendearen eta V. mendearen amaieran garatuak izan zirenak.

Unibertsitate modernoaren nozioa pentsamendu enpirikoari eta XVIII. mendean hasi zen industria iraultzaren ostean heldu ziren aurkikuntza zientifikoei loturik dago.

Internetaren garapenak unibertsitateen eboluzio batetan pentsatzen ahalbidetzen du, gela fisikoetan heziketa presentziala osatu edota ordezkatua izan daiteke urrutiko klaseengatik. Bideokonferentzia, txat, posta elektronikoa eta beste zenbait aplikazio teknologikoen laguntzarekin, unibertsitateak digitalizatzeko aukera du. Honela, muga fisikoak murriztu egiten dira (distantzia geografikoa bezala) unibertsitate formakuntzan sartu ahal izateko.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario