jueves, 3 de noviembre de 2011

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ETAPAK (4)


ETAPAK

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza (LH) sei maila akademikoz osatuta dagoen hezkuntza etapa bat da, normalean sei eta hamabi urteren artean ematen direnak. Egoera berezietan, ikaslegoak kurtso bat gehiago eman dezake etapa honetan (hezkuntza behar bereziengatik, baliabide gutxiko biztanleriagatik eta Espainiako Hezkuntza Sisteman berandu sartzeagatik). Etapa hau bi maila akademikoz osatuta dauden hiru zikloz osaturik dago eta azalera desberdinetan antolatzen da, zeintzuk intentzio global eta interpretatzaile bat izango duten. LH bigarren zikloa bukatzerakoan, ikastetxe guztiek euren ikasleek lortutako jokabideen oinarrizko trebetasunen ebaluazio diagnostiko bat egingo dute.

Ikerketa hauek Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro batean burutzen dira.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) lau kurtsoz osaturik dago, hamabi eta hamasei urte bitartean. DBH bukatzerakoan oinarrizko konpetentziak eta etaparen helburuak eskuratu dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua eskuratuko dute, antzinako Eskolako Gradua. Titulu honek Batxillergora, FP I-era, arte plastikoen eta diseinuzko erdi mailako graduetara, erdi mailako kirol hezkuntzaren graduetara eta lan mundura sartzea ahalbidetuko du.


qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario