domingo, 13 de noviembre de 2011

ESKOLA ETA ESKOLA MOTAK (12)

Eskola


Eskola hitzak esanahi desberdinak izan ditzake:

  • Eskola, hezkuntza ematearen helburua duen erakundea da; edo heziketa bereko irakasleen eta ikasleen multzoa da. Horretaz aparte, irakatsi eta ikasi egiten den  lekua, eraikina edo tokia da.

  • Erakutsi egiten duena edo esperientzia ematen duena da (bizitzaren eskola).

  • Ezberdinak diren pentsamenduaren sorkunde metodiko edo arruntak, estiloarena edo irakasle baten jarraitzaileen taldekatzea; baina askotan beste esparru desberdinetan aplikatu egiten dira, mugimenduaren, estiloaren eta joeraren esanahiarekin:


Eskola motak

Titulartasuna edo jabetasunaren arabera:

  • Eskola publikoa.
  • Eskola pribatua.
  • Hitzartutako eskola, Espainian, ondasun publikoekin mantentzen dena, baina titulartasun eta kudeatze pribatukoa.

Irakaskuntzara zuzentzen den momentuaren arabera:

  • Gaueko eskola (helduengana bideratutako hezkuntza).
  • Eskola Dominikala (umeen hezkuntza erlijiosora bideratuta).

Irakaskuntza mailaren arabera:

  • Haur Hezkuntza.
  • Lehen Hezkuntza, orokorrean derrigorrezko hezkuntza ia hezkuntza sistema guztietan.
  • Bigarren Hezkuntza, gaur egun derrigorrezko etapa bat izaten du eta beste bat derrigorrezkoaren ostekoa (Espainian, DBH eta Batxillergoa, egunez zein gauez).

Eskola erlijiosoa eta eskola laikoa

·         Eskola erlijiosoa esaera erabili daiteke hezkuntza aitorpen zentroaren zentzuan, orden erlijioso katolikoaren jabetzazkoa izan daitekena eta ideia katolikoak mantentzen ditu. Espainian batzuk guztiz pribatuak dira (ordaintzekoak) eta gehiengoak Hezkuntza Administrazioarekin hitzartutakoak dira (doakoak, ondasun publikoekin mantenduak).
·         Aurkako terminoan eskola laikoa dago, laizismo handiagoa edo txikiagoarekin, adibidez:
-           Frantziar eskola errepublikarra, laikoa, publikoa eta derrigorrezkoa, Frantziar Errepublikako funtzezko elementua bezala eratua zena, eliza-estatuaren banaketarekin batera.


qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario