miércoles, 9 de noviembre de 2011

HIZKUNTZEN ETA MUSIKA ETA DANTZAREN HEZIKETA (8)

Hizkuntzen Heziketak

Hizkuntzen heziketen helburua zera da, ikasleak prestatzea hizkuntza ezberdinen erabilera egokia eduki dezaten, hezkuntza sistemaren oinarrizko etapetatik kanpo eta ondorengo mailetan antolatzen dira: oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta aurreratua. Hizkuntza irakaskuntza-maila bakoitzerako ezarritako baldintza akademikoak gainditzeak dagokion ziurtagiria lortzea ahalbidetuko du.


Musika eta Dantzaren oinarrizko Heziketak

Musika eta dantzaren lanbide heziketak sei kurtsoko gradu batean antolatuko dira. Musika eta dantzaren lanbide heziketetan parte hartzeko, heziketarako sartze proba zehatz bat gainditu beharko da, edo alternatiboki ikaslearen erabakiaren pean, kurtso bakoitzeko.

Musika edo dantzaren lanbide heziketen gainditzeak dagokion lanbide agiria lortzeko eskubidea emango du. Musika eta dantzaren lanbide heziketak bukatzen dituen ikaslegoak, Batxillergoko agiria eskuratuko du batxillergoan dauden ikasgai komunak gainditzen baditu. Hori gertatuko da bere musika eta dantzaren bide zehatzean batxillergoaren arteen modalitatetik egin ez badu ere.


qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario