viernes, 11 de noviembre de 2011

GOI-MAILAKO HEZIKETAK (10)

Goi-mailako Heziketak

Goi-mailako musika eta dantzaren ikasketak eta arte dramatikoaren heziketak

Musika eta dantzaren goi-mailako ikasketak espezialitate desberdinetan antolatuko dira eta ziklo batez osaturik egongo dira. Arte dramatikoaren heziketak goi-mailako gradu bakar batez osaturik egondo dira.

Goi-mailako ikasketa hauetara sartu ahal izateko ondorengo baldintzak batzea beharrezkoa izango da:

a)      Batxillergoko agiria eduki behar da edo 25 urtetik gorako pertsonentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu egin behar da.

b)      Sartze proba zehatz bat gainditzea.

Goi-mailako ikasketak gainditu dituzten ikasleek goi-mailako agiria jasoko dute, eta hori ondorio guztietarako baliokidea izango da Lizentziatura agiri unibertsitarioarekin edo baliokidea den graduko agiriarekin.

Ondasun kulturalen atxikitze eta zaharberritzearen heziketak eta arte ederren eta diseinuaren goi-mailako ikasketak

Sartu ahal izateko, Batxillergoko agiria eduki behar da eta sartze proba bat gainditu behar da. Ikasketak gainditzen dituzten ikasleek goi-mailako agiria jasoko dute, eta hori ondorio guztietarako baliokidea izango da Diplomatura agiri unibertsitarioarekin edo baliokidea den graduko agiriarekin.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario